Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zertido

iz. Zool. Paseriformeen ordenako izen bereko familiako txori igokariez esaten da. 12-18 cm luze izaten dira. Gorputza zapal samarra dute. Mokoa luzea, mehea, zorrotza eta punta-okerra dute. Hankak sendoak eta atzapar indartsukoak dituzte, zuhaitz-enborretan ibiltzeko egokituak. Isats luzea dute. Intsektuak jaten dituzte. Europan, Asian, Australian eta Ipar Ameriketan bizi dira. Zertidoen familiako txoririk ezagunena gerri-txoria da.