Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zerri

iz. Batez ere Ipar. eta Naf. Txerria.  v  Zool. Zerri arraza asko dira, neurriz eta itxuraz elkarrekin alde handi samarrak dituztenak, baina denak Sus vittati, Asiako basurde motatik, Sus scrofa, zelten basurde zuri luzetik edo Sus mediterraneus, Iberiar Penintsulako basurde gorri edo beltzetik datozela uste da. Arrazen arabera 50 kg (Asiako arraza batzuek), 500 kg (Yorkshire) har dezakete. Kolorez zuriak, horixkak, grisaxkak, gorriak edo beltzak izan daitezke. Arrazarik ezagunenak Yorkshire eta Landrace dira. Zerria haragitarako eta koipetarako hazten da nagusiki, eta alde guztiak aprobetxagarriak ditu.