Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zerra-arrain

iz. Zool. Pristidoen familiako itsas arrain handia, 4,5 m inguru luzea eta zerra itxurako muturra, 1,20 m inguru luzea, duena (Pristis pristis edo Pristis antiquorum). Gorputzez marrazoaren antzekoa da. Azala pikorrez estalia izaten du, eta kolorez bizkarrean eta alboetan arrea edo grisaxka, eta sabelaldean zurixka. Ozeano Atlantikoko tropiko aldean bizi da. Denborarik gehiena itsaspean ematen du. Arrainak eta ornogabeak jaten ditu.