Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zerbido

izond. Zool. Artiodaktiloen ordenako izen bereko familiako ugaztun hausnarkariez esaten da. Adar beteak, galkorrak (urtero berritzen dituzte) eta albo-adar askokoak izaten dituzte. Emeek ez dute adarrik, elur-oreinarenak izan ezik. Zerbidoek gorputz liraina eta lasterketarako egokitua dute. Animalia belarjaleak dira. Europan, Asian, Afrikako ipar-mendebalean eta Ameriketan bizi dira.