Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zentauro

(Lat. Centaurus). Hegoaldeko konstelazioa, ekuatorearen eta hego buruaren artean. Izar distiratsu asko du; a (Rigil Kentarus izenaz ezagutua) da ezagunena. Izar hori 0,1 handitasunekoa da, eta ezagutzen direnen artean Lurretik hurbilen dagoena da (4,3 argi urtera). Izar bikoitza da; haren orbita hirurogeita bederatzi urtez behin osatzen da. Zentauroko b izarra (Agena izenaz ezaguna) a-tik oso hurbil ikusten da zeruan; Agenaren handitasuna 0,9 da, eta Lurrarekiko distantzia 50 aldiz handiagoa da a-rena baino (190 argi urte).