Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zelakanto

iz. Zool. Zelakantidoen familiako arraina, ustez orain hirurogei milioi urte desagertua eta 1938. urtean bizirik aurkitua (Latimeria chalumnae). Latimeria izenaz ere ezagutzen da. 1938-1939ko neguan arrain bitxi bat aurkitu zen Chalumna ibaian eta East London Museora eraman zuten. Hura aztertzen aritu zen C. Latimer anderearen eta Chaluma ibaiaren izen eta izenondokoa jarri zizkioten. Zelakantoak narrasti bihurtzeko bidean geratu ziren arrainen itxurako gorputza du, hegalak, bularraldekoak batez ere, gorputzari beso antzeko luzakin batzuez lotuak baititu. Gorputza bera eta burua sendoak izaten ditu; burua, oskol gogor batez hornitua. Kolorez urdin iluna izaten da. 1952. eta 1970. urteetan beste 60 bat zelakanto aurkitu ziren Komore uharteetan.