Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zelaieta Gisasola, Angel

Bizkaitar idazlea (Mallabia, 1940). Filologia eta Teologiako ikasketak egin zituen. Saiakera liburuak argitaratu ditu batez ere. Harenak dira: Xabier Lizardi olerkari eta prosista (1974), Gabriel Aresti (1976), Foruak eta Euskal Literatura (1978), Peru Abarca-ren hiztegia (1978), eta Peru Abarca-ren berrirakurtzea (1979). 2000. urtean Gabriel Arestiriren biografia argitaratu zuen