Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zazporri

iz. Bot. Arrosaren familiako bi belar-landare iraunkorren izena. Txikoria belarraren antzeko sustraia izaten du. Potentilla erecta izeneko motak zurtoina zuta, luzea eta adartsua du; hostoa, hainbat orri horztun luzaranez eratua, eta lorea urrebotoiaren antzekoa. Potentilla anserina izenekoak, berriz, zurtoin laburra eta aihen herrestariekikoa du. Urrebotoiaren antzeko lorea du horrek ere. Zazporriak Europan eta Asian hazten dira. Hesteetako eritasunak sendatzeko erabiltzen dira herri sendagintzan.