Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zaratustra

(Iranieraz Zarathushtra; antzina Zoroastro deitua; Gr. Zôroastrès). Irandarprofeta eta erlijio eraberritzailea. K.a. VI. mendea baino lehen bizi izan zen Irango ipar-ekialdean, gaur egun, Afganistan eta Uzbekistan dauden eskualdean. Zaratustraren dotrina bere garaiko apaizek azaltzen zutenaren kontrakoa zen eta borrokan aritu zen haien kontra, baina Vishtaspa printzearen babesa lortu zuen eta, pixkana-pixkana, hedatuz joan zen haren irakaspena. Avesta mazdeismoaren testu sakratuan, Zaratustrak idatzi bide zuen testu bat gorde da (gatha); testu horretan profetak bere jainkoarekin, Ahura Mazdarekin, hitz egiten du. v Dotrina. Zoroastrismoa Irango antzinako erlijioaren berritze bat da; seguru asko profeta bera jaio baino lehen hasia zegoen erlijio hura. Ongiaren eta gaizkiaren kontzeptuak oso markatuak daude dotrina horren barruan; gizakia bien artean hautatzeko aske da. Zintzoak eta gaiztoak nor diren, etorkizun den su epai batek erabakiko du. Dotrina hedatu ahala, aldatuz joan zen, jainko zaharrak bereganatu zituen (Mithra eta Zurvan, esaterako), Zaratustra bera jainkotu egin zen, eta bikoizketa sakon erabatekoa sortu zen Ohrmazd-en (ongiaren jainkoa) eta Ahriman-en (gaizkiaren jainkoa, aurrekoaren anaia bikia) artean. Gaur egun, bada, oraindik ere, Zaratustraren jarraitzailerik, parsi edo farsi-en eta gebre-en komunitateak esaterako.  v  Personaia honetan oinarritu zen Nietzsche bere Horrela mintzo zen Zaratrusta (1883-1885) obra idazteko.