Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zaragoza

Espainiako ipar-ekialdeko probintzia, Aragoiko Autonomia Erkidegoan. Mugak: ipar-ekialdean, Huesca; ekialdean, Lleida eta Huesca; hego-ekialdean, Tarragona; hegoaldean, Teruel; hego-mendebalean, Guadalajara; mendebalean, Logroño, Soria eta Nafarroa; ipar-mendebalean, Nafarroa. 17. 194 km2 eta 760.186 biztanle. Hiriburua: Zaragoza. Hiri nagusiak: Calatayud, Ejea de los Caballeros, Caspe eta Tarazona. Ebro ibaia erdialdetik probintziaren igarotzen da, alderik alde, 330 kilometrotan. Eskualde menditsuenak iparraldea (Pirinioak) eta mendebala dira (Moncayo, 2.313 m). Klima meditarraneokoa eta kontinentala da; euri gutxi izaten da. jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza da, ureztatze sistema probintzian barrena hedatua baitago (laboreak, fruituak, mahastiak, olibondoak). Ardoa eta olioa ere egiten dira. Industria Zaragoza hiriburuaren inguruan dago (makinagintza).