Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zappa, Frank

(Jaiotza izenaz Francis Vincent). Estatu Batuetako kantari, musikagile eta gitarra-jotzailea (Baltimore, Maryland, 1941 - 1994). «Mothers of Invention» taldea sortu zuen. Jazzaren teknikak, garaiko pop musika eta gaurko musika klasikotik hartutako gaiak bateratu zituen. Harenak dira, besteak beste: Weasels Ripped my Flesh eta Fillimore East (1971) lanak. Film bat ere egin zuen: 200 Motels.