Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zapo 2

iz. Zool. Lofidoen familiako itsas arraina, 50-80 cm luzea (Lophius piscatorius). Itsas apo eta danbolin izenez ere ezagutzen da. Burua handia, zabala eta zapala izaten du, landare itxurako bi luzakin mehez eta arantzaz hornitua. Ahoa ere oso zabala izaten du. Gorputzaren gainerako partea ere zapala du, baina buruarekin alderatzeko txikia eta estua. Kolorez oliba kolorekoa, marroi grisaxka edo marroi berdexka izan daiteke. Atlantikoan eta Mediterraneoan bizi da, itsasazpi hondartsuetan batez ere. Txibiak, oskoldunak, berdelak eta sardinak jaten ditu gehienbat. Oso aintzat hartua da haren haragia.