Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zapirain Etxeberria, Juan Kruz

Gipuzkoar bertsolaria (Errenteria, 1867 - Errenteria, 1934). Euskal Herri guztian sona handikoa izan zuen bertso sail luze baten egilea izan zen Juan Kruz Zapirain: Santa Jenobebaren bizitza (1899), hainbat argitaraldi izan zituena. Manuel Lekuonak eta Jose Migel Barandiaranek argitaratu eta aztertu dute 163 bertsoko sail hori. Antonio Zavalak bildu zituen Juan Kruz eta Joxe Zapirainen bertsoak eta Zapirain anaiak (1975) izenburupean argitaratu zituen. Zapirainen beste bertso sail batzuk dira: Ai gure antxiñeko guraso nobliak, bertso doinu bati izena eman diona, Zure pasio santua eta Azkeneko gaba (1918).