Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zapata Lerga, Pablo

Nafar idazlea (San Martin de Unx, 1946). Irakasletza, Filosofia eta Hispaniar Filologiako ikasketak egin zituen Bilbon, eta hizkuntza eta literatura irakaslea da ogibidez. Artikuluak idatzi ditu irakurketa sustatzeko eta eskola liburutegiak abian jartzeko eta hobeto baliatzeko moduaz, eta baita hizkuntza eta literaturaren didaktikaz ere. Bost urtez bere gain izan zuen Eusko Jaurlaritzaren Eskola Liburutegien Proiektuaren ardura. Haur eta gazte literatura landu du batez ere: La cueva del Toloño (1988), La abadía del Toloño (1992), Bajo la sombra de la Gran Pirámide (2000), La patera (2003), Pasos perdidos en Granada (2005), Bensuf el relojero (2005), El cocodrilo Juanorro (2005), El tesoro de la isla de Izaro (2006).