Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zaldua Gonzalez, Iban

Euskal idazle eta irakaslea. Geografia eta Historian lizentziatua da, eta EHUn irakasle da. Historiaren inguruan egindako lanez gain –Industrializaziotik desindustrializaziora: Euskal Herria kapitalismoaren garapenaren testuinguruan (1995), Historia, zientzia ala literatura?: historiari buruzko gogoeta sorta (1995), Militarismoa eta antimilitarismoa: iragana, oraina eta erronkak (1997) edota Historia testu bidez (1999)– ipuingintzan ere badihardu, eta sari bat baino gehiago irabazitakoa da. 1999an Ipuin euskaldunak ipuin bilduma argitaratu zuen Gerardo Markuletarekin batera, eta urte horretaz geroztik, Markuletarekin betiere, Poesiaren alde eta kontra poesia emanaldi guztiz ezohikoa aurkeztu izan du maiz Euskal Herri osoan. 2000. urtean Gezurra, gezurra, gezurra ipuin bilduma eman zuen argitara.