Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zalba Labarga, Jose

Nafar historialaria eta idazlea (Lizarra, 1883 - Iruñea, 1947). Nafarroako Monumentu Batzordeko kidea (bertako agerkariko eleduna eta erredaktorea izan zen 1920. urtetik aurrera), Historiako akademiakidea eta Nafarroako Artxibo Nagusiko tekniko ofiziala izan zen. Obra nagusiak: Fray Diego de Estella (1924) eta Desconocimiento de la nacionalidad de Euzkadi. Sus consecuencias (1941).