Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zadkine, Ossip

Frantses eskultorea, jatorriz errusiarra (Smolensk, 1890 - Paris, 1967). Parisen eta Londresen egin zituen arte ikasketak. Parisen, abangoardiako artistekin harremanetan sartu zen (Chagall, Brancusi, Picasso); kubismo joerako kidea izan zen. 1921-1925. urte bitartean Afrikako arte beltzaren eraginpean, zura eta harria lantzeari ekin zion. 1930. urte inguruan, forma barrokoagoak erabiltzen hasi zen, sinbolismo eta lirismo handiagoz. Harenak dira, besteak beste: Gitarrista (1921); Orfeo gaia hartuta egindako bi pieza (1934, zurez eta 1949, brontzez), Rotterdam-en dagoen Hiri birrinduari omenaldia (1947), eta Van Gogh-i omenaldia Auvers-sur-Oise-n (1956).