Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zabalza Olaso, Damaso

Nafarroako piano-jotzaile eta musikagilea (Irurita, Baztan, 1835 - Madril, 1894). Iruñean pianoko ikasketak egin ondoren Madrilen hartu zuen bizilekua eta ospe handia izan zuen berehala. Kristina Erreginaren jauregiko kontzertu-jotzaile eta Madrilgo Musika Kontserbatorioko piano irakasle izendatu zuten. Euskal folklorean erroturiko musika sortu zuen batez ere. Konposizio ezagunenak: Laurak bat, Kantaritalde donostiarrari, El canto de las montañas, Maritxu, Aritzari, El eco del monte Auza, Las campanas del Roncal, Pamplona eta Jota. 1861. urtean El caserío zarzuela aurkeztu zuen.