Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Shostakovitx, Dmitri Dmtrievitx

Errusiar musikagilea eta piano-jotzailea (San Petersburgo, 1906 - Mosku, 1975). Musika ikasketak egin zituen jaioterriko kontserbatorioan L.V. Nikolaiev-ekin eta M.O. Steinberg-ekin. 1937-1941. eta 1945-1948. urteetan Leningradoko kontserbatorioko irakasle izan zen. Aldi berean, 1943-1948. urteetan Moskuko kontserbatorioko irakasle izan zen. 1958. urtetik aurrera Moskun hartu zuen bizilekua eta musikagintzari emana bizi izan zen. Zenbait kargu ofizial izan zituen eta 1960. urtetik aurrera Musikagileen Elkarteko idazkari nagusi izan zen. Sobietar iraultzaren aldeko izan zen eta beti ahalegindu zen bere musika eskakizun politikoetara makurtzen. Lan aipagarriak ditu, besteak beste, ganberako musika, (bi sonata biolinerako eta pianorako), harizko tresnetarako 15 kuarteto; Pianorako kintetoa; Sudurra (1927-28) opera; Urrezko aroa (1927-30) eta Sarraila (1930-31) balletak. Nolanahi ere, hamabost sinfoniak izan ziren Shostakovitx-en lanik aipagarrienak.