Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Xarriton, Piarres

(«Xabier Gasteiz»). Lapurtar idazlea (Hazparne, 1921). Uztaritzen eta Baionak egin zituen lehen ikasketak. Erroman bukatu zituen Teologiakoak eta Parisen Filosofiakoak. Aintzina, Gazte Herria, Etchea eta Euskaldunon Egunkaria agerkarietan argitaratu ditu artikulu eta lanik aipagarrienak. 1946an, Petite histoire religieuse du Pays Basque argitaratu zuen. Euskaltzain osoa da 1985az geroztik. Lan garrantzitsua egin du Jean Etxepare Mirikuaren euskal lanak (1984-1988) eta Piarres Larzabalen idazlanak (1991) hainbat liburukitan bildu eta argitaratuz. Xarritonenak dira, halaber: Eskualdunak (1943); Le droite des peuples à leur identité (1979), doktore-tesia; Pierres Broussain, sa contribution aux études basques (1985), doktore-tesia; Jose Mendiague. Haren bizia eta kantuak (1992); edota De re publica edo politikaz (2003).