Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Xaliapin, Fiodor

Errusiar abeslaria, baxu-baritonoa (Ometovo, 1873 - Paris, 1938). Tblisiko opera antzokian hasi zen kantatzen, Rusalka operan esku hartuz; lehen arrakasta handia Moskun lortu zuen. Handik aurrera emanaldi bikainak eskaini zituen Milanen, New Yorken eta Parisen. Askoren ustez heterodoxoegia bazen ere, bere garaiko abeslari liriko nagusietakoa izan zen; ahotsaz gainera antzezle dohain handiak zituen eta horri esker zinemarako lan batzuk ere egin zituen. 1937an izan zuen azken emanaldia, Montecarlon. Ospe gehien eman zion lana Mussorgskyren Boris Godunov operako protagonistarena izan zen.