Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vologases

Partiako bost erregeren izena. v Vologases I.a. Partiako erregea K.o. 51-77 edo 78 urteetan (K.o. 77. edo 78. urtean hila). Haren agintaldian zehar Greziaren aurkako jarrera izan zen nabarmenena. Txanponetako greziar elezaharrak desagertarazi zituen eta Vologesozerta-ko hiria sortu zuen Partiako hiriburua zen Seleukeiaren ordez. Anaia Tiridates Armeniako errege izendatu nahi izan zuen eta ondorioz, Erromaren aurka borrokatu behar izan zuen (54-63). Erromak, ondorioz, ez zien partiarrei alanoen aurkako gerran lagundu Kaukaso aldean. v Vologases II.a. Partiako erregea 130-147 urteetan (K.o. 147. urtean hila). Gerra zibilean murgildurik, tarteka izan zen agintaldian. v Vologases III.a. Partiako erregea 147-191 urteetan (191. urtean hila). Armenia konkistatzeko mehatxuak egin zituen, eta Marko Aurelioren garaian gauzatu zuen asmoa. Hainbatetan garaitu zituen erromatarrak baina, geroago, hauek erreinuan sartu eta Seleukeia suntsitu zuten. Erromari eman behar izan zion Mesopotamia Garaia. v Vologases IV.a. Partiako erregea 191-209. urteetan (209. urtean hila). Pescennio Niger-i lagundu zion Septimio Severoren aurkako borrokan. Azken honek Vologases IV.aren mendeko lurraldeetan sartu eta Seleukeia hartu zuen.