Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vickers, Jon

Kanadar tenorra (Prince Albert, Saskatchewan, 1926). Saltzaile gisa lan egiten zuen bitartean, Jo Vickers-ek amateur gisa kantatu zuen luzaroan, eta gero artista liriko gisa hasi zen. Torontoko Errege Kontserbatorioan trebatu ondoren, Stratford-eko Jaialdian egin zuen debuta 1956an. Handik urtebetera Covent Garden-en kantatu zuen, Verdiren Mozorro dantza bat lehenbizi eta Berlioz-en Troiarrak ondoren. Covent Gardenen bigarren denboraldia egin ondoren, 1958an Bayreuth-era joan zen, eta Dallas-eko Operara ondoren (Maria Callas-ekin batera). Orduz geroztik, antzoki liriko nagusietan aritu zen kantari, hala nola, Vienako Operan, New York-eko Metropolitanen, Salzburgoko Jaialdian. Oso errepertorio zabala du, Monteverdi eta Haendel-ekin hasi, eta Richard Strauss eta Benjamin Britten-eraino.