Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Viau, Théophile de

Frantses poeta (Clairac, 1590 - Paris, 1626). Hogei urte zituenean Parisa joan zen eta zenbait jaun garrantzitsuren zerbitzari egon zen han. Higanota zen eta Cabinet sátirique obra argitaratu zuenean Montmorency dukearen babesari uko egin behar izan zion. Bi urte geroago, katoliko eginik, kondearen zerbitzupean egon zen berriro ere. 1623an Legebiltzarrera eraman zuten beste satira bat argitaratzeagatik eta hiltzera kondenatu zuten. Herbehereetara ihes egiten saiatu zen baina atxilotu eta erbestera bidaltzeko kondena jaso zuen. Presondegitik atera eta handik gutxira hil zen. 1623-1625. urteetan argitaratutako hiru poesia bildumetan egileak idatziriko poesiez gainera Piramo eta Tisbe tragedia jasotzen da.