Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Venturi, Giovanni Battista

Italiar fisikaria (Bibiano, 1746 - Reggio nell’Emilia, 1822). Modenako ingeniari militarren eskolan eta Paviako unibertsitatean fisika irakasle izan zen. Hidraulikan egin zituen ikerketa eta lanengatik da batez ere ezaguna, baina hotsei eta koloreei buruzko ikerketak ere egin zituen. v Venturi efektua. Isurkari bat dabilen hodi horizontal baten estuguneetan gertatzen den presio jaitsiera. Estuguneagatik isurkariaren lastertasuna igotzen da, eta horrenbestez presioa jaisten. v Venturiren hodia. Isurkariaren emaria neurtzeko tresna, Venturiren efektuan oinarritua. Hodi bat da, erdialdean estugune bat duena. Isurkariak estugunean eta zabalguneetan duen presio aldea neurtuz isurkariaren emaria kalkula daiteke. Printzipio horretan oinarrituta beste zenbait tresna egin da, barne erreketako motorretarako karburagailua, adibidez; hartan haizea Venturi hodi batetik igaroarazten da, eta lurruna garraiatzen du.