Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Veneziano, Domenico

Italiar pintorea (Venezia, 1400 - Florentzia, 1461). 1435. urtean Florentziara joan zen eta kolorearen erabilera berria bultzatu zuen, arina eta garbia. Piero della Francesca pintorearen maisua izan zen bestalde. Obra nagusiak: Aztien gurtza (1434), Santa Lucia dei Magnoli (1445) eta Madonna (1460).