Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Valencia

Venezuelako ipar-mendebaleko hiria eta Caraboboko estatuko hiriburua, Valenciako aintziraren mendebaleko kostaldean, Cabriales ibaiaren ertzean. 955.005 biztanle. Unibertsitatea. Aireportua. Burdinbide gune garrantzitsua. Nekazaritza produktuen merkataritza (azukre kanabera, kotoia, kafea) eta industria (janari industria, automobilgintza, eraikuntzarako gaiak, papergintza, kimika industria, zurgintza, ehungintza, zapatagintza) dira ekonomia jarduera nagusiak. 1555. urtean sortu zuen hiria Alonso Díaz Moreno espainiar konkistatzaileak. 1812an, 1830ean eta 1858an Venezuelako Errepublikako hiriburua izan zen.