Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Utman ibn Affan

Hirugarran kalifa arabiarra 644-656. urteetan (656. urtean hila). Omar I.a ibn-al-Kattab-en lekua hartu zuen. Islamera bihurtu zen Mekako lehen buruzagia izan zen. Persia, Afrika eta Asia Txikira egindako espedizioetako altxorraren zati handi batez jabetzea leporatu zitzaion eta horren ondorioz kontrakotasun handia izan zuen Iraken eta Egipton. Abu Bakr-en seme batek hil zuen.