Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ur-zozo

iz. Zool. Zinklidoen familiako txoria, 18 cm inguru luzea (Cinclus cinclus). Itxuraz txepetxaren antzekoa da, neurriz, ordea, hura baino handiagoa. Isats laburra du. Luma gris arreak izaten ditu bizkarrean, burugainean eta sabelean, zuriak buruaren azpian eta paparrean. Europan eta Asian bizi da; errekasto inguruetan ibiltzen da, batez ere. Uraren gainean ibiltzen eta igeri egiten oso lasterra da. Intsektuak, soinbera txikiak eta arrainak jaten ditu.