Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Urteaga Iturrioz, Luis

Gipuzkoar musikagilea eta organo-jotzailea (Ordizia, 1882 - Donostia, 1960). 1919. urtetik hil arte Donostiako San Bizenteko elizako organo-jotzailea izan zen. Donostiako kontserbatorioko irakasle izan zen. Eliz musika idatzi zuen batez ere; aipagarria da Cantos para la Santa Misa lana.