Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Urrutikoetxea Vacas, Urtzi

Bizkaitar kazetari, idazle eta bertsolaria (Bilbo, 1977). Kazetaritzan lizentziaduna da. Euskal Telebistan egiten du lan, kazetari eta erredaktore gisa. Poesia landu du batez ere: Borroka galduetatik gatoz (1997), Gaur ere ez du atertuko (1998, 1996ko Ernestina de Champourcin saria), Utzidazu karmina kentzen (2000, Irun Hiria saria). 2005ean bere lehen narrazio liburua argitaratu zuen, 2003an irabazitako Joseba Jaka bekari esker: Auzoak (hiriaren sinfonia).