Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Urreta Zulaika, Miren Aranzazu

Gipuzkoar idazle eta itzultzailea (Donostia, 1915). Zeruko Argia agerkarian argitaratu ditu artikulurik aipagarrienak. 1960an, Jose Luis Muñoberrok gaztelaniaz idatzitako Lartaun Eguzki-semea itzuli zuen. Autore beraren Illargian ere euskeraz (1967) ere itzuli zuen, Maria Dolores Agirrerekin batera.