Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Urmeneta, Asisko

Nafar marrazkigilea (Iruñea, 1965). Txikitandik marraztea gustuko izanik, eta familian ere marrazkigile ugari izanda, 1985ean kaleratu zuen bere lehen komikia, Iruñeko Udalak deituriko lehiaketa bat irabazi ondoren. Orduz geroztik, hainbat fanzine eta komunikabidetan aritu da: Navarra Hoy, Ttipi-Ttapa, Taupada, Xut agerkarietan besteak beste. Nafarroan Napharteid komiki aldizkaria sortu zuen beste hainbat lagunekin batera eta bertan jardun du zenbait urtez. Zazpiak Batman taldearekin batera, gazteei zuzendutako Mantxut izeneko lokuzio bilduma eman zuen argitara 2000. urtean.