Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Urkullu Renteria, Iñigo

Bizkaitar politikaria (Alonsotegi, 1961). Euzkadi Buru Batzarreko eta Euzko Alderdi Jeltzaleko lehendakaria da. Irakasletza ikasketak egin zituen, Euskal Filologiako adarrean, eta irakaslea da lanbidez, baina, lan utzialdi egoeran dago, hautetsia izateagatik. Politikari gisa, honako kargu hauek bete ditu, besteak beste: Bizkaiko Foru Aldundiko Gazteria eta Gizarte Ekintzarako zuzendaria (1987-1994), Euskararen Aholkularitza Batzordeko kidea, eusko legebiltzarkidea (1994-2007), Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Batzordearen eta Terrorismoaren Biktimen Ponentziaren lehendakaria, eta Sabino Arana Fundazioaren Zuzendari Batzordeko kidea. Alderdiaren barruan, Bizkai Buru Batzarreko kidea izan zen bi alditan (1984-1987 eta 1996-2000), eta lehendakaria, eta, beraz, Euzko Buru Batzarreko kidea ere bai, 2000. urtetik aurrera. 2007ko abenduan EAJko lehendakari aukeratu zuten, Josu Jon Imazen ordez.