Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Uribe Bilbao, Imanol

Euskal zinemagilea (San Salvador, 1950). 70eko hamarkadan hasi zen zinemagintzan, eta zinema munduko hainbat lanbidetan ibilitakoa da; zuzendaria izateaz gain, ekoizlea, gidoilaria, aktorea eta zuzendari laguntzaile gisa ere aritu da. Horrez gain, Aiete Producciones ekoitzetxearen jabea da Uribe. proceso de Burgos (1979, Burgosko auzia) dokumentala izan zuen bere lehenengo filma; bai hura eta bai hurrengo bi filmak (1983, Segoviako ihesa eta Mikelen heriotza) Euskal Herriko gertakizun politikoetan oinarrituak dira. Geroztik egin ditu: Adiós, pequeña (1986), polizi filma; La luna negra (1989), beldurrezkoa eta El rey pasmado (1991), Gonzalo Torrente Ballester-en eleberri baten egokitzea, arrakasta handia izan zuena. 1994an Días contados egin zuen, urte horretako Donostiako Zinemaldiko lehen saria irabazi zuena. 1996. urtean, Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra irabazi zuen, xenofobia salatzen zuen Bwana (1996) filmarekin. Extraños (1998) filmean gaiaz aldatu eta suspentsez beteriko istorioa landu zuen. Plenilunio (2000), aldiz, Antonio Muñoz Molinak andaluziarrak idatzitako izenburu bereko liburuan oinarritzen da. Manuel Gutiérrez Aragónek zuzenduriko Visionarios (2000) filmean ekoizle eta zuzendari laguntzaile lanetan aritu zen.