Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Uría González, Rodrigo

Espainiar legelaria (Oviedo, Asturias, 1906 - Madrid, 2001). Oviedon eta Madrilen egin zituen ikasketak. Gero Alemanian eta Italian izan zen, merkataritza zuzenbideko ikasketak sakontzen. Handik itzuli zenean, Oviedo eta Madrilgo Unibertsitateetan irakasle aritu zen, eta 1943an merkataritza zuzenbideko katedra lortu zuen Salamancako Unibertsitatean. 1944tik aurrera Madrilgo Unibertsitateko zientzia politikoetako eta ekonomiako fakultatean lan egin zuen, merkataritza zuzenbideko eskolak emanez. Kodifikazioko Batzorde Nagusiko kide izan zen eta zenbait lege proiekturen prestalanetan parte hartu zuen. Ospe handiko legelaria izan da. Sari asko jaso ditu bere bizitzan zehar, 1990eko Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzea, besteak beste.