Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Urbieta, Imanol

Gipuzkoar musikagile eta musika irakaslea (Zarautz, 1934). Musikak haurren heziketan duen garrantziaz jabetuta, lan handia egin du ikastoletan musikaren ikaskuntza indartzeko eta bultzatzeko. Txirula mirula, kantaz osatutako musika ikasbide bat idatzi zuen doinu, erritmo eta gorputz mugimenduen bitartez haurrei musika irakasteko. Psikomotrizitatearen alorrean ikerketa eta saio ugari egin izan ditu.