Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

urbeltz

iz. Bot. Agarikaleen ordenako zenbait perretxiko motaren izena, Coprinus generokoena bereziki. Oin luzea izaten dute, oso mehea batzuek, Coprinus plicatis motakoak, esate baterako, eta txapela euritako itxurakoa dute. Coprinus comatus eta Coprinus picaceus motek galanpernaren antza dute. Mota gehienak jateko txarrak edo pozoitsuak dira.