Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Unanue Calvo, Mikel

("Unanue"). Gipuzkoar pilotaria (Donostia, 1968). Zarautzen egin zuen debut profesionala 1987an. Asegarce enpresari lotutako pilotaria da, eta palmares hau osatu du bere kirol ibilbidean: eskuz binaka, Espainiako txapeldunorde izan zen 1991 eta 1995ean, Euskadiko txapeldunorde 1997an eta txapeldunorde 1998ko Txapeldunen Lehiaketan, eta Euskadiko txapeldun –Jokin Errastirekin batera– 1998an. 2000. urteko Txapelketa Nagusian ere txapeldunorde izan zen; lau t'erdikoan ere bikain aritu da, 1995ean txapeldunorde eta 1999an txapeldun izanik. 2007ko abenduaren 26an erretiratu zen, Tolosako Beotibarren jokatutako partida batean.