Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Umbria

Italiako erdialdeko eskualdea, Perugia-ko eta Terni-ko probintziak hartzen dituena, Apenino mendien (ekialdean), Trasimeno aintziraren (mendebalean) eta Terminillo mendiaren (hegoaldean) artean. 8.456 km2 ditu eta 814.082 biztanle. Hiriburua, Perugia. Hiri nagusiak: Terni, Narni eta Foligno. Tiber ibaiak igarotzen du Umbria. Nekazaritza (olibondoak, mahatsa, garia, garagarra, artoa, patata, behi eta ardi azienda) eta industria (altzairugintza, kimika industria, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, ehungintza, janari industria) dira ekonomia jarduera nagusiak. Indar-etxe garrantzitsuak daude Tiber ibaian eta honen adarretan.