Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ulfilas

edo Wulfila. (Eusk. “Otsanda”). Godoen apezpikua, jatorriz kapadoziarra (?, 311 - Konstantinopla, 383) Biblia gotikora itzuli zuen. Godoak arrianismora bihurtu zituen eta alfabeto bat asmatu zuen haientzat. 348. urtean Erroman hartu behar izan zuen babesa godo talde handi batekin, eta 360. urtean Konstantinoplako kontzilioan parte hartu zuen. Herri barbaroetako misiolari garrantzitsuena izan zen.