Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Uharte Garazi

Nafarroa Behereko hegoaldeko udalerria, Donibane-Garaziko kantonamenduan. Uhart-Cize du izen ofiziala. Mugak: iparraldean, Izpura eta Azkarate; ekialdean, Donibane-Garazi eta Donostiri; mendebalean, Lasa eta Arnegi; hegoaldean, Arnegi eta Donostiri. 11,66 km2. 1999ko erroldaren arabera, 607 biztanle (uhartearrak). Uharte eta Garazi herriguneek osatua da udalerria. Errobi ibaiaren adarrek zeharkatzen dute Uharte-Garazi. Euskara, behe-nafarrera; euskaldunak, % 76. Laborantza (artoa, barazkiak, bazkarako landareak) eta abere hazkuntza (behi eta ardi azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak.