Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ueshiba Morihei

Japoniako aikido irakaslea, aikido gudu antzearen asmatzailea (Tanabe, 1883 - Tokyo, 1969). Judoarekin batera Japoniako beste gudu antze tradizionalak ikasi zituen. Ikasketa horietan, esku hutseko gudua eta arma tradizionalen erabilera ikasi zuen: ezpata, makila eta lantza, batez ere. 1912-1926 bitartean hainbat bidaia egin zituen Txinara hango gudu antze tradizionalak ikertzeko. Ikasketa horien guztien ondorioz, denak biltzen zituen sintesi bat egin zuen gudu antze berri batean: aikidoa. 1925ean zabaldu zuen lehenengo aikido eskola Kukuban. Geroztik, 1945 ondoren zenbait urtez aikidoa Estatu Batuetako agintariek Japonian ere debekatu zuten arren, berehala zabaldu zen M. Ueshibaren gudu antzea munduan zehar.