Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Udarregi

(Jaiotza izenaz Juan Jose Alkain Iruretagoiena). Gipuzkoar bertsolaria (Aia, 1829 - Usurbil, 1895). Oso gazte zela Usurbila joan zen bizitzera. Nekazaria zen bizibidez. Plazarik plaza bat-batean asko ibili zen eta bertso paper ugari ere argitaratu zituen. Bertso sailik ezagunenak ditu: Azpeitiko premioaren ondorengoak, Kontzejura etorri naiz, Larre-beyenak, Igeldoko mixioa, Familia bateko sesioa, etab. Antonio Zavalak Udarregiren bertsoak eta ibilerak bildu eta Udarregi bertsolaria (1966) izeneko liburuan argitaratu zituen.