Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Uccello, Paolo

(Jaiotza izenaz Paolo di Dono). Italiar pintorea (Pratovecchio, 1397 - Florentzia, 1475). Geometria deskriptiboari buruzko ikerketak egin zituen eta perspektiba gaietan maisu izan zen. Oso gazte zela Lorenzo Ghiberti eskultorearekin urrea lantzen hasi zen, eta 1415. urtean Florentziako pintoreen taldean sartu zen. 1425-1431 urteetan Venezian bizi izan ondoren, Florentziara itzuli zen, eta 1439-1440 bitartean San Miniatoko klaustroko muralak pintatu zituen monasterioko gertakariei buruz. 1445-1450 urteetan Santa Maria Novellako klaustroko pinturak egin zituen, eta 1454-1457 urteetan San Romanoko Gudua margotu zuen Medici familiak eskatuta.