Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ubide

iz. Urak joateko bidea, gizakiak egina.  v  Orokorrean bi ubide mota bereizten dira: itsasketa errazteko eginak (kontinente barnekoak eta kontinentea itsasoarekin edo bi itsaso lotzen dituztenak) eta ura toki jakin batera bideratzeko eginak (ureztatze lanetan edo gizonaren kontsumorako erabiltzeko). Ubideen eraikuntzaren arazo nagusietakoa ubidearen ibilguko garaiera aldea saihestu eta ubide osoan zehar ur maila egokia lortzea da; hala, ubideetan ate sistema bereziak izaten dira, ubidearen atal bakoitzean ateak itxi eta irekiz aldiko behar den ur maila lortzen dela. Ubideen eraikuntza Industria Iraultzaren garaian hasi zen garrantzia hartzen, eta burdinbidea eta motor ibilgailuak nagusituz joan ziren heinean beren indarra galdu zuten arren, garraiabide gisa zuten garrantzia gorde dute. Munduko ubide aipagarrienak Korinto, Kiel, Panama eta Suezkoa dira.