Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ubarroi

iz. Zool. Falakrokorazidoen familiako hiru itsas hegaztiren izena. Gorputz sendo luzarana dute, mokoa, lepoa eta hegoak ere luzeak; isatsa, berriz, labur samarra eta biribildua eta oinak igerirako egokituak. Ubarroi handia ezik, kolorez erabat beltzak dira. Ahatearen antzeko hegada dute. Itsas bazterretan, ibai bokaleetan eta aintziretan bizi dira. Arraina jaten dute, batez ere. Urpera murgil eginez harrapatzen dute. v Ubarroi handia (Phalacrocorax carbo). 90 cm inguru luze dena eta moko atzea azpiko aldean zuria duena. Oso taldezalea da. Arraina besterik ez du jaten.