Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

txuktxi

iz. eta izlag. Siberiako izen bereko herriko kidea. Txuktxiak Siberiako ipar-ekialdean bizi dira, Bering itsasartetik Lena ibaia bitarteko lurraldean. 15.000 biztanle (1989). Haien hizkuntza paleosiberiar hizkuntzen multzoko samodi taldekoa da. Bi taldetan banatuak daude, kultura berekoak baina bizimodu desberdinekoak: itsasaldeko txuktxiak eta barrualdekoak. Itsasaldekoak egonkorrak dira eta arrantzatik bizi dira; eskimalen antzeko bizimodua dute. Barrualdeko txuktxiak erdinomadak dira, elur-oreina dute bizibide; endogamoak eta poligamoak dira. Animismoa da bi txuktxi taldeen erlijioaren oinarria. Izpiritu gaiztoei egozten diete heriotza, eritasuna eta zorigaitza eta haiengandik babesteko amuletoez, errituez eta sorginkeriez baliatzen dira. Urtean behin elur-oreina (itsasaldean zakurra) sakrifikatzen zuten izpiritu gaiztoak baretzeko. Xamanismoak garrantzi handia izan du txuktxien gizartean.