Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

txori-zezen

iz. Zool. Ardeidoen familiako hegazti handia, 76 cm inguru luzea (Botaurus stellaris). Gorputz sendoa, zango luzeak eta moko luze-zorrotza izaten du. Kolorez horixka da, baina orban beltz asko dituena. Lekuan lekuko kolorea hartzeko gaitasuna du. Leku aintziratsuetan eta paduretan, lezka artean, ibiltzen da. Europako erdialdean eta hegoaldean, Afrikako ipar-mendebalean eta hegoaldean eta Asiako erdialdean eta mendebalean bizi da. Ugaztun txikiak, hegaztiak, arrainak, oskoldunak eta intsektuak jaten ditu.