Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Txoe Je-U

Koreako filosofoa eta erlijio gizona (Kyongsang-puktoko probintzia, 1824 - Seul, 1864). Tonghak izeneko erlijioa, budismoaren, taoismoaren, konfuzianismoaren eta erlijio katolikoaren ezaugarriak zituena sortu zuen. 1864. urtean atxilotu eta hil zuten, berak sortutako erlijioaren aitzakipean gobernuaren aurkako matxinadak bultzatzen zituela salatua.